Zazpi Kantoietan

[gdlr_notification icon=”icon-font” type=”color-border” border=”#333333″ color=”#ffffff”]Hizkuntza: euskara | Itzulpena: ez du.[/gdlr_notification]

[gdlr_notification icon=”icon-flag” type=”color-background” background=”#333333″ color=”#ffffff”]Ritxi Aizpuru, BAGA-BIGA.[/gdlr_notification]

Gatibu taldearen ideia Alex Sardui eta Haimar Arejita musikariena da. Mikel Caballero eta Gaizka Salazar batu zitzaizkien proiektura Gernikako taldeari. Hori orain dela hamar urte gertatu zen, 2002an. Aurten, beraz, Gatibu taldeak hamar urte beteko ditu. Bi urterik behin diskoa argiratuz, bosgarrenera iritsi dira. Guztira berrogei kantu berri eta interesgarri, bikain eta gogoangarriak. Orain zazpirekin datozkigu. Gatibu taldearen kantuek, hasiera hasieratik, abestien bat-batekotasuna eta single izaera garbia dute. Joa dute kantuek, alaitasunera gerturatzen zaituzte.

Gatibu taldearen “Zazpi Kantoietan” diskoan Iñigo Etxebarrieta teknikariak grabaketa, nahasketa eta mastering-a egin ditu Muxik-on estudioan (Mungia) 2012ko iraila, urria eta azaroan. Musika ekoizpena Haimar Arejitak egin du. Koruak Asier Gusmanok eta Arkaitz Ortuzarrek egin dituzte. Batukada “Gabak zerueri begire” kantuan: Jorge Pacheco, Ander Hurtado de Saratxo, Juanma Urriza, Asier García eta Gaizka Salazar.

Gatibu taldearen bosgarren diskoa “Zazpi Kantoietan” da. Rocka zazpi kantoietara bideratuta, mundura. Gorputzaren zazpi kantoiek ere jasoko dute bere musika dosia. Rock indartsua, batukada ziztada, balada hunkigarriak, rock biluzi eta akustikoa, blues-a, rock gogorra, punteoak, baina rock-a bere hitz guztiekin, rock and roll-a. Bihotza zuten, dute eta izango dute sutan une bakoitzean. Gatibu taldeak bihotza sutan jarri dio beti jendeari eta Gatibu taldeaz maitemintzea lortu du, jendea musikaz gatibatzea. Musikak helarazi egin behar du beti zerbait eta Gatibu taldeak ezin hobeto helarazten du ganora, musikaren bizipoza, emozioa, bihotza irakiten jarriko dizute tupustean, musikaren igoerakadek norberaren bizipozaren igoera eta klimaxera ailegatu arte astirik ez geldirik egoteko; hori da jarrera, Gatibu jarrera…

[gdlr_space height=”50px”]

Gatibu taldearen “Zazpi Kantoietan” diskoak zazpi kantu ditu, zazpi herrialdeetara ez ezik mundura joateko? Zergatik zazpia? Batzen gaituelako?

[gdlr_quote align=”center”]Zazpi izatearen arrazoie kasualitate hutse da, baina bai, gure kantuek mundu osoarentzat eginda dauz nahiz eta euskeraz izen. Ez doguz itxiko laponiarrak Gatibu entzun barik, ez? Zazpia zenbaki polita dala uste dogu, berezia. Eta kasualitatez Euskal Herriko kantoiek zazpi dire, gure musikak bustiten dituen zazpi bazter miresgarriak. Batzen gaituena kultura da, eta guk musikaren bidez batasun hori praktikatzen dogu.[/gdlr_quote]

Gatibu taldearen rock-a oso eraginkorra da. Ailegatu, entzun eta jendea kantatzen hasi. Ia dena segidan gertatu ohi da.

[gdlr_quote align=”center”]Bai, gure musika zuzena da. Ez deko errebuelta gehiegi, ez deu behar. Jendea hunkitu, alaitu eta indartzeko musika da. Entzun eta mugitu egin behar zaitu zeozelan.[/gdlr_quote]

Gatibu taldeak zuzenekoetan jendea mugiarazten du gora eta behera. Estudioko lana eta zuzeneko soinua antzekoak al dira?

[gdlr_quote align=”center”]Estudiotik zuzenera dagoen desberdintasun bakarra da, zuzenien indarra irabazten dabela musikak. Errealago bihurtzen da eta sakontasun handiagoa lortzen deu. Orokorrean diskoaren antzeko soinua lortzen dogu zuzenien, nahiko fidela. Ez tranpa ez kartoi.[/gdlr_quote]

Related posts