#AzkenIndioak

Berriak / Noticias / News / Notícies
09 abendua 2012

Bideoklip berria “Bixotza Suten”

Hizkuntza: euskara | Itzulpena: ez du.
Ritxi Aizpuru, BAGA-BIGA.

Gatiburen Zazpi Kantoietan diskorik salduena izan da Durangoko Azokan 2012, ospatzeko “Bixotza suten” bideoklip berria opari.


Gatibu taldearen Zazpi Kantoietan diskoaren 3000 ale saldu dira 2012ko Durangoko Azokan eta diskorik salduena izan da. Zorionak Gatibu!

Gatibu taldeak Plateruena Antzokia goraino bete zuen. Bi egun lehenago sarrerak agorturik zeuden. Zorionak Gatibu!

Gatibuk esker ona opa nahi die segitzaile guztiei eta hori eskertzeko hemen taldearen oparia: “Bixotza suten” abestiaren bideoklip berriaren estreinaldia.

Gatibu taldeak beste erronka bat du. Abenduaren 29an Bilboko Santana 27 aretoan joko du eta goraino bete nahiko dute. Lortuko dute! Aurrera Gatibu!

Mila esker Alex Sardui, Gaizka Salazar, Mikel Caballero, Haimar Arejita. Mila esker Gatibu.

Gernika-Lumoko Filmak Media-k Gatibu euskal rock taldearentzat sortutako bideoklipa. Zazpi Kantoietan (Baga-Biga, 2012) bosgarren diskoko “Bixotza suten” singleari dagokio.

Gaztea: Xabier Ortuzar.

Polizia: Mikel Alberdi, Alex Sardui.

Bulegaria: Jon Uriguen.

Ekoizpena: Filmak Media.

Ideia eta irudia: Oier Plaza, Aitor Ferrer, Kerman Goikouria, Ager Galarza.

Ekoizpen laguntzaileak: Adrian Perez, Maite Urrutxua.

Esker bereziak: Peli Gandiaga, Ane Uriarte, Erlantz Ortiz, Luken Lamikiz, Isidro “Bengoetxe”, Jorge Lejarraga, Gernika-Lumoko Udala.

Bideoklipa: Gatibu - Bixotza suten [Official HD]

Gatiburen Youtube kanala

Sartu eta harpidetu Gatiburen kanal ofizialera taldearen bideorik gal ez dezazun.
Youtube
FacebookGoogle+LinkedInPinterestTwitter