Sasi guztien gainetik, Gatibu

[gdlr_notification icon=”icon-font” type=”color-border” border=”#333333″ color=”#ffffff”]Hizkuntza: euskara | Itzulpena: ez du.[/gdlr_notification]

[gdlr_notification icon=”icon-flag” type=”color-background” background=”#333333″ color=”#ffffff”]Miren Korta, BERRIA.[/gdlr_notification]

Gernikako laukoteak hirugarren diskoa aurkeztuko du abenduaren 7an, Durangoko Azokan.

Aurrekoarekin apurtu barik. Gatibuk arrakastari heldu nahi dio berriro, “Laino Guztien Gainetik, Sasi Guztien Azpitik” izeneko lanarekin. “Disko Infernu”k ekarri zuen beheraldiaren ostean, Gernikako laukotea taldearen oinarriak berreskuratzen ahalegindu da. Baga-Biga diskoetxeko Ritxi Aizpururen aburuz, Gatiburen ibilbidean gailurra izango da lan hau, hirugarrena. “Zoramena”k euskarazko rockaren marka guztiak hautsi zituen, 20.000 ale salduta eta kritika onak jasota. Eta, lan berri honen bitartez, taldeak apustu formala egin du bide horretara bueltatzeko.

Gatibuk diskoetxea aldatu du lan berriari ekiteko. Oihuka utzi eta Baga-Bigarekin hasi dira beharrean, Aizpururen gidaritzapean jarraituz. Diskoa ekaina eta azaroa bitartean grabatu dute, Muxikan eta Berrizen. “Hemen egindako lana da, Bizkaian hain zuzen, eta hori Euskal Herriaren aniztasunaren isla da”, Aizpururen ustez. Taldeak “etxean egindako ogiarekin” konparatu du diskoaren ekoizpen prozesua: “Guk geuk egin dugu lanik potoloena”. Kasu honetan, Gatibuk ez du musikari ezagunen laguntzarik izan: “Gure artean egindako lana izan da. Aurrekoetan hurbileko lagunek parte hartu dute: Extremoduroko Robe, Iñaki “Uoho”, Batiz, Fito… Gauza da azken honetan ez dugula beste inor sartzeko aukerarik ikusi, ezta bilatu ere”.

Hala ere, taldekideek argi daukate aldaketek ez dutela eragingo Gatiburen izaeran: “Bigarren diskoak talde gisa hazten lagundu gintuen, eta hirugarrenean, ordea, oreka bilatu dugu”, esan du Alex Sardui abeslariak. Haimar Arejita gitarristak taldearen asmoa berretsi du: “Diskoa aurrekoaren jarraipena da. Nire ustez, aurreko lanon sintesia bada ere. Ez daukagu apurtzeko asmorik, aurrerapausoak emateko eta jarraipena egitekoa baizik”.

[gdlr_space height=”50px”]

Publiko zabalarentzat.

“Laino Guztien Gainetik, Sasi Guztien Azpitik” diskoa aurkezteko kontzertua abenduaren 7an egingo du Gatibuk, Durangoko “Euskal Liburu eta Disko Azoka”n. “Neguan taldea aretoetan arituko da eta udaldian bestelako proiektuak daude”, aurreratu du Aizpuruk. Diskoak harrera ona izatea espero du argitaratzaileak: “Izugarrizko single erakargarriak ditu eta publiko zabalarentzat da. Abestiak helduak eta indartsuak dira, aldi berean”. Taldeak estilo propioa garatu du: “Gurea oso musika eklektikoa da, ez dugu modan dagoena hartzen. Zintzotasunez jokatu nahi dugu. Beraz, ideia bat bururatzen zaigunean, horren inguruan lan egiten dugu, beste barik”, esan du Mikel Caballero baxu jotzaileak.

Related posts