Oholtza gainean sutan

[gdlr_notification icon=”icon-font” type=”color-border” border=”#333333″ color=”#ffffff”]Hizkuntza: euskara | Itzulpena: ez du.[/gdlr_notification]

[gdlr_notification icon=”icon-flag” type=”color-background” background=”#333333″ color=”#ffffff”]Ander Goyoaga, NOTICIAS DE NAVARRA.[/gdlr_notification]

Alex Sardui (Gatibuko abeslaria)


“Zuzenean Bizitzeko Gogoa” deritzo talde gernikarraren azken lana, DVD+CD honetan aurreko hiru lanetako kantak biltzeaz gain, hiru abesti berri aurkezten dituzte.

Orain bederatzi urte oldarka sartu zen Gatibu taldea euskal musikaren panoraman. Musturrek sartunde, Urepel edo Lorak eskaintzen bezalako kantuek lagunduta, gernikarrek egundoko arrakasta lortu zuten beren Zoramena-rekin. Boom horren ostean, halaber, taldeak maila mantentzea lortu zuen Disko infernua bere 2005eko lanarekin. Alex Sarduik dioenez, taldearen momentu gorena azken bi urteotan heldu da Laino Guztien Gainetik, Sasi Guztien Azpitik-ekin. Lan honen biran, taldeak zuzeneko disko bat grabatzea erabaki zuen, eta horren emaitza da Zuzenean bizitzeko gogoa. Bilbon, Durangon, Donostian eta Gernikan grabatu zuten DVD+CD hau, eta bihar Elizondoko Lur dantzalekuan aurkeztuko dute, 00:30etik aurrera (12€). Alex Sardui taldeko frontman-ak hitz egin digu azken lan honetaz.

Hiru diskoren ostean bazirudien zuzeneko bat kaleratzeko momentua zela…

[gdlr_quote align=”center”]Eten gabe zabiltza jotzen, zeure burua sasoiko ikusten duzu eta inertzia hori profitatu nahi izaten duzu. Zuzeneko lan bat graba-tzeko aukera ikusi genuen, denok ados geunden eta buru-belarri sartu ginen lanean. Bestalde, Gatibu zuzenean zer den islatu nahi genuen eta, horrekin batera, promozio aldetik formatu egokia iruditzen zitzaigun, taldea ezagutzen ez zutenengana heltzeko bitarteko ona zen.[/gdlr_quote]

Gatiburen lehen diskoa horrelako ‘boom’ bat izan zen. Hala ere, azken bi diskoetan zaleen interesa mantentzea lortu izan duzue, baita jende gehiagorengana heltzea ere. Bada marka!

[gdlr_quote align=”center”]Bai, ez da erraza han goian mantentzea, lan asko eskatzen du. Gainera, nire ustez, goren egon garen momentua azken diskoarekin izan da, jende asko zetorren kontzertuetara azken biran eta harrera bero-beroa zen. Azkenaldian eskaini izan ditugun kontzertuetan ere egundoko harrera izan dugu, beraz, badirudi oraindik ez dugula publikoa aspertua.[/gdlr_quote]

Hala ere, talde gehienek azpimarratzen dute gero eta jende gutxiago gerturatzen dela kon-tzertuetara. Zuek zer iritzi daukazue?

[gdlr_quote align=”center”]Azkenaldian joera aldatu dela esango nuke, euskaldunok orain 10 urte baino euskal musika gutxiago kontsumitzen dugu. Hori kontzertuetan islatzen da gero. Horri lotuta, telebistan eta irratian lehen baino euskal talde gutxiago agertzen dira.[/gdlr_quote]

“Zuzenean Bizitzeko Gogoa” diskoan aurreko hiru lanetako kantak biltzeaz gain, hiru kanta berri eskaintzen dituzu. Horietako bat, ‘Kalekatue’, dezente ari da entzuten.

[gdlr_quote align=”center”]Bai, singleek beti izaten dute beren ibilbidea, eta hau ez da salbuespen bat. Badirudi kanta berriak pixkanaka ari direla sartzen, zuzenean hasi gara jotzen berriro ere eta giro bikaina izaten ari da. Giro berria sortu nahi dugu bolada berri honetako kontzertuetan: arreglo berriak daude, kanta batzuk berreskuratu ditugu…[/gdlr_quote]

Elizondon jotzen duzue bihar, giro ona topatzen al duzue Nafarroan euskalkia gorabehera?

[gdlr_quote align=”center”]Bai, Nafarroan eta Gipuzkoan harrera bikaina izaten dugu bizkaiera gorabehera. Iparraldeko abeslariek beti abestu izan dute beren euskalkietan eta guri izugarri gustatzen zitzaigun euren musika. Elizondo oso plaza ona da, Baztango jendea gustuko dugu eta haiek beti hartzen gaituzte bero. Gainera, errepide berriarekin Iruñetik gertuago dago. Kontzertu ona izango da.[/gdlr_quote]

Related posts