#askeMB

Berriak / Noticias / News / Notícies
15 iraila 2016
Gatibu Igelak bideoklipa

Igelak Donostiara jauzi egin du abesti bila

Hizkuntza: euskara | Itzulpena: momentuz, ez du.
Gatibu.

Gaur, goizeko 11:00tan, Donostiako Keler Egoitzaraino egin du jauzi Gatibuk abenduaren 2an zinemetan estreinatuko den Igelak filmaren soinu banda eta bideoklipa aurkezteko.

Igelak filma, Abraprod-ek ekoiztua, Patxo Telleria bilbotarrak zuzendua eta Gorka Otxoa donostiarrak protagonizatua, Donostia Zinemaldiko 64. edizioan lehian arituko da Zinemira sailean eta Irizar Saria eskuratzeko aukera izango du.

EITBren partaidetza eta Eusko Jaurlaritza, ICAA eta Donostiako Film Commission-aren laguntzak izateaz gain, euskal musikari esanguratsu askok ere parte hartu izan du gaur Gatibuk aurkeztu duen Igelaken soinu bandan, esate baterako: Ainhoa Arteta, Xabi Solano (Esne Beltza), Gose, Francis (Doctor Deseo), Natxo de Felipe eta Oreka Tx-ek.

Honatx lan-taldearen zati bat:

Musika eta hitza: Gatibu.
Ekoizlea: Abraprod.
Zuzendaria: Patxo Telleria.
Antzezleak: Gorka Otxoa, Miren Gaztañaga, Josean Bengoetxea, Gurutze Beitia, Mikel Losada, Maria Cruickshank, Iñaki Rikarte, Itziar Ituño, Javier Tolosa, Itziar Atienza, Ramon Agirre, Mikel Telleria, Asier Hernandez, Elena Irureta.
Makillajea: Lola Lopez.
Ile-apainketa: Iciar Arrieta.
Jantziak: Saioa Lara.
Soinu muntaia eta nahasketak: Haritz Lete, Jose Luis Rubio.
Arte zuzendaria: Peio Villalba.
Muntaia: Raul Lopez.
Argazki zuzendaria: Aitor Mantxola.

Gatibu – Igelak [Official HD]

Gatiburen Youtube kanala

Sartu eta harpidetu Gatiburen kanal ofizialera taldearen bideorik gal ez dezazun.

Youtube

 

FacebookGoogle+LinkedInPinterestTwitter