[gdlr_notification icon=”icon-font” type=”color-border” border=”#333333″ color=”#ffffff”]Hizkuntza: euskara | Itzulpena: ez du.[/gdlr_notification]
[gdlr_notification icon=”icon-flag” type=”color-background” background=”#333333″ color=”#ffffff”]Ritxi Aizpuru, BAGA-BIGA.[/gdlr_notification]
Gatibu taldearen hirugarren diskoa “Laino Guztien Gainetik, Sasi Guztien Azpitik”, 2002ko Durangoko Azokan euren lehen diskoarekin saldutako kopuruetara iritsi da.
Arrakasta itzela. Igandean Plateruena Kafe Antzokian kontzertua eman zuten. Aldez aurretik saldu ziren 1000 sarrerak eta egun berean ez zegoen bertan sarrera erosterik. Izugarria. Beste horrenbeste esan dezakete 1000 ikus-entzuleek. Estreinako kontzertua biribila atera zen eta jende guztia aho zabalik irten zen Gatibu taldearen emanalditik. Gatibu taldea zoramenaz blai.