Gatibu; hamar urte, bost disko

[gdlr_notification icon=”icon-font” type=”color-border” border=”#333333″ color=”#ffffff”]Hizkuntza: euskara | Itzulpena: ez du.[/gdlr_notification]

[gdlr_notification icon=”icon-flag” type=”color-background” background=”#333333″ color=”#ffffff”]GAZTEA. Erredakzioa.[/gdlr_notification]

Bihar, osteguna, Gatibuk bere bosgarren diskoa aurkeztuko du Bilboko Alde Zaharreko Lasai Kulturgunean. 12:00etan, prentsaurrekoa eskainiko dute gernikarrek, kazetari, zale, eta publiko guztiari zuzenduta. Bertan diskoak sinatuko dituztela iragarri dute.

Sasoi berezia da taldearentzat; izan ere, Gatibuk 10 urte bete berri ditu. Urte luze hauetan egindako lana gaur egun arte kaleratu dituzten bost diskoetan islatzen da. Zazpi Kantoietan azkena da.

Bi urte igaro dira jada Zuzenean Bizitzeko Gogoa atera zutenetik. Orduz geroztik, agertokiz agertoki ibili da talde bizkaitarra, eta, dirudienez, berdin jarraitzeko asmoa dute. Izan ere, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka dela eta, abenduaren 5ean, Plateruena Kafe Antzokian arituko dira Alex Sardui eta bere taldekideak.

Related posts