#AzkenIndioak

Berriak / Noticias / News / Notícies
25 maiatza 2015

Gatibu Barcelonako Athletic Hirian

Hizkuntza: euskara | Itzulpena: español, english, català.
Gatibu.

Gatibuk ofizialki iragartzen du, datorren maiatzaren 29an, ostirala, 20:30an, Barcelonako Athletic Hirirako bertaratzea, hurrengo egunean Athletic Club eta Barcelona futbol taldeek jokatuko duten Kopako finala dela medio.

Horrela, taldeak, orain dela hiru urteko arantza kentzen du Madrideko Partido Popular-ak hiri hartako Athletic Hiriak zabaltzeko beharrezko zituen baimen guztien ematea ukatu zuelako eta Kopako finalaren bezperarako iragarrita zeuden ekitaldi guztiak bertan behera geldiarazi zituelako. Okasio hartan ere Athletic Club finalean zen oraingo hontako aurkari berberaren kontra lehiatzeko. Orduan A Pelo y Tú, Iggy & The Stooges, Marky Ramone Blitzkrieg eta aipatutako Gatibu bezalako taldeak geratu ziren jardunik gabe.

Datorren ostiralean ordea zorte gehiago izatea espero du eta The Bon Scott Band kataluniar eta Danko Jones kanadiar taldeekin batera programazio erakargarri bat aurreratu du.

Athletic Hiria ia 20.000 metro koadroko gunea izango da Plaça Carles Buigas, Plaça Josep Puig i Cadafalch eta Plaça de les Cascades-en artean kokatuta. Montjuic-eko Iturrien aldamenean. Janaria eta edaria saltzeko zortzi barra izango du, eszenatoki bat kontzertuetarako, pantaila erraldoi bi finala segitzeko eta Athletic Club-eko erakusleiho bat orotara. Sarrera doakoa izango da, maiatzaren 29ko arratsaldeko 17:00etan irekiko ditu ateak eta hurrengo programazioa iragarri du egun bietarako:

ATHLETIC HIRIA 2015.

Egitaraua.

Plaza Josep Puig i Cadafalch (Montjuic Iturriak).

Maiatzak 29, ostiral:

17:00 Athletic Hiriaren inugurazioa.

19:30 The Bon Scott Band.

20:30 Gatibu.

22:00 Danko Jones.

23:30 DJak.

Maiatzak 30, larunbata:

10:30 Athletic Hiriaren irekiera.

11:00 Emanaldia pantailetan.

14:00 Zea Mays.

15:00 Emanaldia pantailetan.

18:00 Doctor Deseo.

19:00 Biribilketa eta DJak.

21:00 Partidaren atarikoak eta Kopako finalaren emankizuna.

00:00 Azken jaia. DJak.

#EuritanBira #GiraEuritan #GTBlive #DanokBatera

FacebookGoogle+LinkedInPinterestTwitter