Zeu, zeu, zeu!

Hitzak

#9

Z
eu, zeu, zeu! Santutxo plantak egiten dozuz. Errez engainetan dozu, zeure aingerutxu aurpegi horrek ez zaitu salatzen.

Baina… nik badakit zu nor zaren, ondo baino hobeto ezagutzen zaitut, zuk niri palu bet baino gehiago sartunde dekoztazu.

Zeu! Printzesa kapritxosie. Zeu! Hain hotza eta hain dultzie. Zeu! Lotzen nauen aramusarie, nire pozoie.

Kartak markatu egiten dozuz eta mahai azpitik jokatzen dozu, esku baten larrosak dekozuz, labanak bestien.

Lorak nahi dozuz baratzien; ay! Printzesa kapritxosie, baina erein dozuzen hazi guztiak sasiak dire.

Zeu! Printzesa kapritxosie. Zeu! Hain hotza eta hain dultzie. Zeu! Lotzen nauen aramusarie, nire pozoie.

Barre gorri erantzun honeri, zer egingo deutzozu hurrengoari? Suten dagoen edozein untzeri heltzen zara bizioagatik.

Printzesa kapritxosie. Hain hotza eta hain dultzie. Lotzen nauen aramusarie, zara zu!