Nor zara zu?

Hitzak

#5

N
ahi gabeko suertie, bizitzaren kasualidadie, horixe naz ni.

Harribitxi sailka ezin bet, artista baten pentsamendue, ilusioz beteriko maletie naz ni.

Zerutik datorren izerren hautse, udaberriak mugitzen dauen haizie, itsasoak apurtzen dauen olatue.

Nor zara zu? Dinoztazu! Uh, uh, uh.

Nor nazen dinozu, erantzun egingo deutsut, probatu eta jakin egingo dozu. Nor nazen dinozu, neure kapitaina, zugaz ogeratu nahiko leukeena.

Diamante koloreko kristalezko edalontzia alboratu egin dozu.

Desioaren ate aurrien, zure hitzek belarrietan; sexua soilik izengo da, euskara batuen.

Gorputzek bata besteari deike, azalak ura isuri nahiean, arrazoie galduta, suaren gainean dantzan.

Gabiz gu... Uh, uh, uh.

Nor nazen dinozu, erantzun egingo deutsut, probatu eta jakin egingo dozu. Nor nazen dinozu, neure kapitaina, zugaz ogeratu nahiko leukeena.

Alboan inor ez, sarratu begiak, aurkituko zaitut ilun egon arren. Zabaldu ahoa, eta zure gogoa, ziur nago hor zagozela.