Bizitzen badakit

Hitzak

#2

E
rabaki bet hartu dot ezin dot holan gelditu zu ez zoaz aurrerantz eta ni ezin naz konformatu.

Katu baltz-baltzaren begiak arratsaldeko zeruen amateu egin da gure momentue eta heldu jaku ordue bakoitza bere kanture.

Ze diferentiek garen zu eta ni guk ez dekogu zer ikusirik. Bizimodue topetan badakit (adi-adi) eta ez dekot zure beharrik.

Bizitzen badakit zu barik bakarrik bizitzen badakit eta ondo dakizu eta zuk badakizu

zenbat urte pasatu diren, zenbat agur, zenbat, zenbat zenbat inder alper-alperrik.

Ez dago irabazlerik istorio triste bat bakarrik. Ahalegindu egin gara bai baina hemen ez dago bueltarik.

Ze diferentiek garen (zu eta ni) guk ez dekogu zer ikusirik. Bide gurutze baten nago orain (adi) eta ez dekot duderik, bizitzen badakit.

Bizi bet egingo dot zu barik, bakarrik. Bizitzen badakit eta ondo dakizu zenbat urte...