Doniene

Hitzak

#5

U
rtiek daukon egunik luzeenien ai! Arratsalde partien sue piztean kolorez janzten da euskaldunen gaba zoriona dago eta su inguruen.

Gaztiek saltoka eta zaharrak barreka izen zirenak eta izengo direnak eskutik heldute sueri bueltaka biribilketa bat da gure bizia.

Ha, ha! Sue bihotzak garbitzen ha, ha! Keie arimek astintzen ha, ha! Itzalen dantza bakien ha, ha! Ha, ha...!

Eguzkia badoa unibertsoan eta kantu zahar batien hau entzuten da: Txarrak eroan eta onak ekarri, zorion hutsa izen daigun beti.

Ez da inor falta, zuek bakarrik lagunek kantuen dagoz, eta pentsetan ni... Ez zagozenori hamar mile musu zeuentzat kantuek ta San Juan gau hau!

Ha, ha! Sue bixotzak garbitzen ha, ha! Keie arimek astintzen ha, ha! Itzalen dantza bakien.