Uhinak

Hitzak

#2

G
ezi bat bihotz erdira zuzen sentitzen dan kolpe leuna pizten nauen uhina.

Gau bakartietako lagun ikustezina astean zortzi egun zugaz amets egiten dot biluzik nagoenean janzten nauena zara eta udagoien honetan dantzan jarraitzen dogu.

Ez nozu uzten, eskurik barik laztanduz goibel nagoenean, baxu udaberria dakarzu nire iluntasunean argi izpi bat zara eta nagoen lekuen beti agertzen zara hesi guztien gainetik salto egiten dozu eta udagoien honetan dantzan jarraitzen dogu.

Nire infernue sarri paradisu bihurtzen dozu nire arimie astintzeko behar dodan droga gozoa zara zu zenbat maite zaitut gau bakartietako lagun ikustezina astean zortzi egun zugaz amets egiten dot biluzik nagoenean janzten nauena zara eta udagoien honetan dantzan jarraitzen dogu.