Gelditu zaitez

Hitzak

#1

B
izitzaren hariakaz lotu dozuz zabaldu ziren zauri handi eta txikiak apurke-apurke zarratzen joan dire puntuz-puntu josi zenduzan guztiak hari askogaz lotutako arimie, mile zatigaz egindako trajie, dekozu…

Bizitzaren zauriak egin zaitue zarena eta goiz parte honetan Tuterako banku baten jarrita zeru zati, bat lau teilatu artien nau ikusten zoragarria ordu honetan egunsentia.

Hain biziak koloreak eta hain ilunak zure begiak nire parte bat egin zara eta xuxurlatzen, ahots batek nire buruari esaten dautso: gelditu zaitez Erriberan.

Eguzkiak jotakoa zeru argi, gau gorrien jabe mendiak urrun gelditzen jatsuz urrun kresala gaueko haizean gogorra zure bizia, ez da besterik gelditzen harrizko kalietan gerra zaharren usaina.

Basamortuko haizeak isildutako ahotsak dakartz ehortzitako arimak sustrai berrietan diraute kimu gazteak laster ikusiko dozuz loratzen ibai ertzean ortzadarra lainoen artean.

Hain biziak koloreak eta hain ilunak zure begiak nire parte bat egin zara eta xuxurlatzen, ahots batek nire burueri esaten deutso: gelditu zaitez Erriberan.