Sorgin

Hitzak

#3

S
orgin, sorgin tximeletak joan egin dire gure ondotik. Sorgin, sorgin hasi baño lehen dana amaitu da.

Begiratzen zaitut ez dot ikusten, zuri beltzien baño ez zaitut sentitzen. Gorantza egin barik berantz ein dogu, bat batien negue heldu jaku.

Buelteko dire berriz enarak hegaz egiten, ta maiatzak hartuko gaitu beste leku batien. Beste beso batzuetan egongo garen arren, berriz pasatuko dire tximeleta bi aidien.

Sorgin, sorgin arezko irudi bi gara olatuaren zai. A ze pena, pena tripako piercing hori berriz ez hainkatzea.

Mile momentu gordeko dodaz, eta beste mile ahaztu. Denboraren labana arima zulatzen, hosto lehorrak haizetan dantzatzen.

Buelteko dire berriz enarak hegaz egiten, ta maiatzak hartuko gaitu beste leku batien. Beste beso batzuetan egongo garen arren, berriz pasatuko dire tximeleta bi aidien.