Nire ondoan baziña

Hitzak

#2

N
ire ondoan baziña ez legoke itsasorik ez legoke mendirik zu eta ni gelditzekorik.

Nire ondoan baziña ez legoke ur tantarik ganezka egingo leukenik edalontzi honetatik.

Zoratzen hasi nazela diñoe, betikoa zoratzen hasi nazela. Baña ezin zaitut burutik kendu iñola, preso zagoz urrun.

Nire ondoan baziña egunek hain desberdiñak ta ziur nago gauak laburragoak zirela.

Elkarregaz bagiña zuk bakarrik imajiña momentu bakoitzaren gozamena, zoramena...

Zoratzen hasi nazela diñoe, betikoa zoratzen hasi nazela. Baña ezin zaitut burutik kendu iñola preso zagoz urrun.