[gdlr_notification icon=”icon-font” type=”color-border” border=”#333333″ color=”#ffffff”]Hizkuntza: euskara | Itzulpena: español, english, català.[/gdlr_notification]
[gdlr_notification icon=”icon-flag” type=”color-background” background=”#333333″ color=”#ffffff”]Gatibu.[/gdlr_notification]
Gaur Gatibuk Euritan Dantzan disko berria aurkeztu du Donostiako Boulevard-en goizeko ustekabeko kontzertu txiki bat kioskoan eskainiz eta osteko prentsaurreko baten bidez prentsa espezializatuarentzat.
Disko berria iTunes, Spotify eta Deezer bezalako plataforma digitaletan argitaratu dute eta Pendrive, LP eta CD digipack bezalako euskarri fisikoetan ere.
Euritan Dantzan zazpi abestiz osatua dago guztira, beraien artean Benito Lertxundiren “Loretxoa” abesti entzutetsuaren bertsio bat eta taldekideei dedikatutako bertso bat aurki ditzakegu.
Lan berriko kredituek ondorengo partaideak erakusten digute:
Ekoizpena: Haimar Arejita eta Iñigo Etxebarrieta «Pitu».
Grabaketa estudioa: Muxikon (Mungia).
Grabaketa, nahasketa eta mastering teknikoa: Iñigo Etxebarrieta «Pitu».
Koruak: Arkaitz Ortuzar.
Diseinua eta maketazioa: Noé Galarza.
Argazkilaria: Hibai Agorria.