Euritan Dantzan deituko da

[gdlr_notification icon=”icon-font” type=”color-border” border=”#333333″ color=”#ffffff”]Hizkuntza: euskara | Itzulpena: español, english, català.[/gdlr_notification]

[gdlr_notification icon=”icon-flag” type=”color-background” background=”#333333″ color=”#ffffff”]Gatibu.[/gdlr_notification]

Gatibuk bere seigarren diskoak izango duen izenburua eta eramango duen azalaren diseinua argitaratu ditu. Oraindik grabazio prozesuan aurkitzen den diskoaren izenburua Euritan Dantzan izango dela komunikatzen du eta arinagoko lana bezala, zazpi abesti rockero eta dantzagarriz konposatua izango dela.

Azalaren diseinuaren egite-lana Noé Galarza, diseinatzaile grafiko bezala, eta Hibai Agorria, argazkilari bezala, gernikarrek elkarlanean burututako emaitzaren ondorioa izan da.

Gogoratu grabaketa Haimar Arejitaren eta Iñigo Etxebarrieta «Pitu»ren bitartez ekoiztua izaten ari dela Mungiako Muxikon estudioan, Bizkaian, eta datozen egunetan taldeak Euritan Dantzan-i buruzko xehetasun gehiago eta behin betiko irteera-data ere aurreratu ditzakeela.

Related posts