[gdlr_notification icon=”icon-font” type=”color-border” border=”#333333″ color=”#ffffff”]Hizkuntza: euskara | Itzulpena: ez du.[/gdlr_notification]
[gdlr_notification icon=”icon-flag” type=”color-background” background=”#333333″ color=”#ffffff”]Ritxi Aizpuru, BAGA-BIGA.[/gdlr_notification]
Gatibu taldearen sorrera (Gernika, 2002) Haimar Arejita (gitarra) eta Alex Sarduiri (ahotsa) zor zaie. Gatibu taldeak beste bi zutabe ere baditu, Gaizka Salazar (bateria) eta Mikel Caballero (baxua). Laukote honek euren musikarekin hainbat aldiz jo du Euskal Herriko musikaren gailurra, bai diskoaren salmentari dagokionez (“Zoramena” diskoaren salmenta lekuko) eta baita zuzeneko ekitaldiei dagokienez (2009ko bira lekuko, hots, DVD hau). Diskoen salmenta erruki gabe etorri da oso behera, Gatibu taldeak, ordea, kopuru itxurosoetan dago kokaturik. Zuzenekoetan beti izan du ikusle-entzule amorratuen bultzada eta jarraitzaile asko emanaldiz emanaldi. 2009ko hasieran Gatibu taldearen soinu sasoia inoiz baino hobeagoa zela ikusirik, une horien irudi eta soinuak DVD batera ekartzea pentsatu zen eta estudioan grabatutako hiru abesti berri gehitzea opari modura. Hemen emaitza.
Gatibu taldearen laugarren diskoak ”Zuzenean Bizitzeko Gogoa” izenburua du. Bi euskaritan argitaratu da. Bat, DVD+CD. Bi, CDa bera bakarrik. 2009ko abuztua eta irailean grabatu dira DVDan agertzen diren irudiak eta abestiak. Donostiako Aste Nagusian, Bilboko Aste Nagusian, Gernikako Jaietan eta Durangoko Plateruena Kafe Antzokian emandako zuzenekoetatik bildu da “Zuzenean Bizitzeko Gogoa” DVDa. Zuzeneko irudien grabazioa eta postprodukzioa Berde Produkzioak enpresak egin du (Gorka Bilbao eta Fermin Aio). Zuzeneko audioak Muxikon estudio mugikorrean grabatu dituzte Iñigo Etxebarrietak, Aitor Ariñok eta Jose Alberto Batizek. Nahasketa eta masterizazioa Iñigo Etxebarrietak egin ditu Muxikako Muxikon estudioan. CDaren bukaeran, zuzeneko abestien ondoren gatibu taldeak hiru abestiberi grabatu ditu 2010eko iraila eta urrian Lorentzo Records estudioan Iñigo Etxebarrieta soinu teknikariarekin eta Aitor Ariño eta Iñaki Anton laguntzaile lanetan. Jorge Pachecok jo ditu perkusioak eta koruetan Asier Gusmano, Iñigo Etxebarrieta eta Gorka Roman. Nahasketa eta masterizazioa Muxikon estudioan Iñigo Etxebarrietak egin ditu. Ekoizpena Gatibu eta Iñigo Etxebarrietarena izan da.
Gatibu taldearen “Zuzenean Bizitzeko Gogoa” DVD+CDa euren laugarren lana da. Euskal Herriko talderik indartsuenetarikoak, DVD batean bildu du bere zuzenekorik indartsuena. Gatibu taldea sasoi betean eta indarberriturik itzuli zen euren hirugarren diskoarekin “Laino Guztien Gainetik, Sasi Guztien Azpitik”. Egoera horri etekina atera beharra zegoen eta horren emaitza da “Zuzenean Bizitzeko Gogoa”. Donostia, Bilbo, Gernika eta Durangon emandako zuzeneko horien irudiak era ederrean bildu ditu Berde Produkzioak. DVDak Gatibu taldearen isla txukuna eta benetakoa da. DVDak garbi erakusten du taldearen apaltasuna, herrikoitasuna. Entzulearekin berehala egiten du bat, amarrurik ez du behar, iruzurrik ez. Gatibu taldearen amu bakarra bere zintzotasunean datza. Gatibu taldeak ezin du erakutsi eurak direna baino gehiago. Zergatik? Ez dakitelako. Horregatik Euskal Herriko talderik indartsuenetarikoak du zuzenekorik itzalenetakoa. Soinua grabatu zen bezala dago, hori bai, bikain nahastuta. Zertarako grabatu zuzenekoa gero estudioan behin eta berriro eraberritzeko? DVDak Gatibu taldearen egiak erakusten ditu. Egon daitekeen amu bakarra estudioan propio grabatutako hiru abesti berri horiek izan daitezte. Betiko Gatibu, itsaskorrak behin eta berriro. Gatibu Euskal Herriko rockaren gailurrean.
[gdlr_space height=”50px”]
Gatibu, benetako zuzeneko soinua. Aldaketa, zuzenketa eta konponketarik gabe, jotakoa berdin gordeta. Gatibu taldeak zuzenean duen indarraren adierazle?
[gdlr_quote align=”center”]Gure zuzenekoetan entzuten denaren isla zintzoa egin dugu, akatsak utziz eta ikusleari gauzak hurbil-hurbiletik eta era biluzian erakutsiz. Ez dago tranparik, ez makillajerik. Uste dugu zintzotasuna eta naturaltasuna gauza politak direla, eta taldearen ezaugarri garrantzitsu bi ere badirela. Gure indarra naturaltasunetik dator. [/gdlr_quote]
Gatibu taldeak zuzenekoari estudioan grabatutako hiru abesti berri gehitu dizkio. Zergatik?
[gdlr_quote align=”center”]Hiru abesti berri sartzearen arrazoia, zerbait berria sortzeko beharrizanetik dator. Gainera, zuzeneko tanda berrian ez genituen betiko kantak bakarrik jo nahi eta hiru abesti berrik freskotasuna ematen die zuzenekoari. Gainera, jendeak zerbait berria entzutea eskertuko zuela pentsatu genuen eta horregatik egin ditugu abestiak.[/gdlr_quote]
Gatibu taldeak entzule-ikusle aktiboak ditu gustuko eta, zuzenekoetan, lortu egiten du, seigarren martxa sartuta baitu.
[gdlr_quote align=”center”]Bai, hala da. Gatibu taldearen zuzenekoetara jendea ondo pasatzera, abestera eta dantzatzera dator. Ordu t´erdian adrenalina soltatu, estresa kendu eta arima alaitzen dugu jendearekin batera kantatuz. Hori da garrantzitsua, denon artean jai dibertigarri bat montatzea. Eta osasuna falta ez zaigun artean 6., 7. edo behar diren martxa guztiak sartzeko prest gaude![/gdlr_quote]