Biografia

gatibu-azken-indioak-promo-web-bio

Azken Indioak, pausua ematetik, salto egitera

Hamazortzi urteko geldialdirik gabeko bidean, arnasa sakon hartu eta erabaki garrantzitsuak hartzeko ordua dela erabaki zuen Gatibuk Azken Indioak disko berria ondu aurretik. 360 graduko hausnarketa egin du taldeak, atzera, alboetara eta aurrera begira. Azken indioak garela diote. Egia ote? Gatibuk musikaren katebegitik begiratzen dio munduari, rock and rollaren katebegitik zuzentzen zaio musikari, kulturaren katebegitik dagio kuku etorkizunari, euskararen katebegitik kantatzen die bere herrikideei. Zerk kezkatzen gaitu? Zer aldatu gura dugu? Ba, goazen, mugi gaitezen, alda dezagun, iraultzak alaia izan behar du, pozak eragin ditzala malkoak. Pentsatu, dantzatu, sentitu, dantzatu, mugitu, dantzatu, ez egon geldi, askatu beldurretatik. Azken Indioak diskoko zazpi kanta berrietan prozesu hori islatu gura izan dute gatibutarrek. Gogoetak dakarren ekintza, hausnarketak eragindako erreakzioa. Pausua eman zuten aurreko diskoan, salto egin dute oraingoan, atlantikoa zeharkatzerainokoa. AEBetako Texasen, Sonichranch estudioetan grabatu dute Azken Indioak, Santi Garcia (Standstill, Nueva Vulcano, Delorean, La M.O.D.A., The New Raemon, The Unfinised Sympathy…) ekoizlearekin eskuz esku. Etxeko babesetik urruneko ziurgabetasunera egin dute salto eta salbu itzuli dira, bizi, indartsu.

Gatibu Bizkaiko Gernika-Lumo herrian 2000. urtean sortutako euskal rock taldea da eta laukote bezala egin du gaur arte argitaratutako zazpi disko eta zuzeneko bat. Bere lehendabiziko abestietatik argi eta garbi antzeman daiteke taldea euskal kulturako lerro musikal hedatuenetarikoa izateko jaioa izan dela. Hamabost urte pasatxoko bizitzan bere lanen joera soinu naturalago, gozoago eta irekiago baten bilaketan bideratu duela azpimarra daiteke, estudioko emaitzak nabarmenki hobetuz eta edozein jarrera abangoardistetatik urruti mantenduz. gold watch

Bere musika-estiloa bizkaitar euskalkian abesturiko rock koloretsua da oinarrian, melodiaz betea eta bizia. Konplexu artistikoetatik ihesi egindako musika zabala, rock-aren indarra pop-aren doinuarekin bustiz sortzen dena gehi adiskidetasuna eta emozio edo gogo-aldarteak ardatz dituen egunerokotasun gaiei buruz idatzirik dagoena. Baina enborra rock-a eta pop-a izan arren, hortik irteten diren adarrek ematen dituzten hostoak ere ureztatzen ditu; folk, country eta disko/funky erritmo dantzagarridun batzuk ere modu natural osoz atxikitzen dira errepertorio guztian zehar. Musikari leihoak zabaltzen dizkion estiloa uztartzen du, taldea momentu oro haize berriz kutsatu dezan. watches replica

Hogei urte hauetan ehundaka kontzertu eman izan ditu taldeak Euskal Herriko zazpi kantoietan zehar, aretoak eta plazak leporaino beteaz. 2006an Bilbao BBK Live jaialdiaren lehen edizioan presente egon zen, besteak beste, Ben Harper & The Innocent Criminals, The Cult, The Cardigans eta Lori Meyers bezalako taldeentzat atariko lanak eginez. 2014an adibidez EHZ jaialdian Ska-P eta Pendulum talde entzutetsuekin agertokia partekatzeko beta izan zuen. Espainia aldetik Madrid, Barcelona, València, A Coruña eta Xixón bezalako hirietara eginak ditu irteera bakan batzuk, hala nola, London, Belfast, Paris, NYC, San Francisco, Los Angeles, Washington eta Mexico DF hirietara atzerriko ateraldiak kontutan izaten baditugu.

Gatiburekin kolaboratu duten musikari bertutetsuenen artean «Robe» Iniesta (Extremoduro), «Fito» Cabrales (Platero y Tú, Fito & Fitipaldis), Iñaki «Uoho» Anton (Platero y Tú, Extremoduro), Luis Camino (21 Japonesas, Mecano, Abya Yala), Gino Pavone (Presuntos Implicados, Rosana, Pedro Guerra, José Luis Perales) eta José Alberto Batiz (Akelarre, Tapia eta Leturia Band, Fito & Fitipaldis) aipatu genitzake, denak sobera ezagunak Euskal Herriko eta Espainiako musika esparruan egindako ekarpenengatik. Replicas watches

EITB Euskal Irrati Telebistak hirutan saritu du taldearen egite ona: 2003an kantu onenaren Gaztea saria emanez eta 2009an kantu eta disko onenaren Gaztea sari bikoitzarekin golardatuz. Bestalde, gutxiago ez den This Is Rock aldizkari espezializatuak bere 105. alean aipamen berezia egin zion «Zazpi Kantoietan» diskoari.

[gdlr_testimonial columns=”2″ type=”carousel” style=”plain-style” title=”Aipamenak”]

[gdlr_tab title=”This Is Rock” position=”” author_image=”https://gatibu.eus/wp-content/uploads/2015/03/quote.png” ]

Ukaezinezko kalitatezkoa. Menpekotasuna sortzen du eta arretaz entzutea merezi du.[/gdlr_tab]

[gdlr_tab title=”Gara” position=”” author_image=”https://gatibu.eus/wp-content/uploads/2015/03/quote.png” ]

Gehiengo batek begiko du, eta arrazoiz, bere abestiak inspirazioz beteriko pilulak diruditelako ahoan hiruzpalau buelta emanez berehalako efektua sortarazten dutenak. Gatibuk bezalako abestiak konposatzeko gai dena txalotzen dut.[/gdlr_tab]

[gdlr_tab title=”Zona Ruido” position=”” author_image=”https://gatibu.eus/wp-content/uploads/2015/03/quote.png” ]

Beste maila batera darama bere musika, agian ez hain indartsu, baina kalitatez betea hegal guztietatik.[/gdlr_tab]

[gdlr_tab title=”Info Rock” position=”” author_image=”https://themes.goodlayers2.com/flawless/wp-content/uploads/2013/11/testimonial-5.jpg” ]

Euskal rock eszenan erreferentziadun talde bezala duen arrakasta guztiz merezitakoa da.[/gdlr_tab]

[gdlr_tab title=”Diario de Noticias de Navarra” position=”” author_image=”https://gatibu.eus/wp-content/uploads/2015/03/quote.png” ]

Euskal rock-a birsortu eta aurreiritzirik gabe XXI. mendean indarrez eta entitatez aurrera egin daitekeenaren erakustaldi biribila.[/gdlr_tab]

[/gdlr_testimonial]

Diskotik-diskora gero eta gorago doan talde honen gailurra urruti nabaritzen da. Etorkizunari begira Gatiburen erronka mugak gaindituz beraien musika Euskal Herritik haratago eramatea eta zabaltzea da, gutxiengoan dagoen hizkuntza baten erabilerak musika hedapenerako oztopo izan daitekeenaren aurreiritzi guztiak etzanez eta musikaren unibertsaltasuna irmotasunez aldarrikatuz.

[gdlr_space height=”40px”]

[gdlr_heading tag=”h3″ size=”34px” font_weight=”normal”]Bideoaklipa: “Salto!”[/gdlr_heading]

[gdlr_space height=”40px”]