Bideoak bidaltzeko epea luzatzen dugu

[gdlr_notification icon=”icon-font” type=”color-border” border=”#333333″ color=”#ffffff”]Hizkuntza: euskara | Itzulpena: ez du.[/gdlr_notification]

[gdlr_notification icon=”icon-flag” type=”color-background” background=”#333333″ color=”#ffffff”]Gatibu.[/gdlr_notification]

Gatibu taldeak hainbat bideo jaso du taldearen hurrengo klipa osatzeko “Gabak zerueri begire” kantuarekin baina konturatu gara Euskal Herritik gutxi bidali direla. Euskal Herritik ekarpen gehiago egon dadin nahi dugu. Horregatik, partehartzea bultzatzeko asmoz, bideoak bidaltzeko epea astebete luzatzea pentsatu dugu, maiatzaren 19rarte, hain zuzen ere, eta zozketa bat burutu bideoa bidaltzen diguzuen partehartzaile guztien artean. 3 poltsa zozketatuko ditugu bideoklip berrirako bideoren bat bidaltzen digutenen artean (maiatzak 12a baino lehen bidali digutenak barne). Poltsa bakoitza Zazpi Kantoietan diskoa digipack formatuan taldekide guztiek sinatuaz eta disko bereko kamiseta batez osatua egongo da.

Egin zure ekarpena eta zorte on zozketan.

Barcelona, Boise (USA), Buñol (València), London, Galiza, Madrid, Italia, France eta urrutiko Gatibu zaleei mila esker parte hartzeagatik.

 

Related posts