Urten
Teilatuak, errutina, goizeko zazpiak autobus geltokian.
begira gaur be begira ea norbait desberdina agertzen dan udabarri hontan.
Negu lehorra izan da bihotzarentzat
hutsuneak ezin bete.
bilatzen, beti bilatzen
kanpoan aurkitu nahian, ahaztu dot nor nazen.
Denbora bere nahian, aurrera ihesean
baina batzuetan hormak gainera jauzi behar dira.
Ta urten
urten
zerotik hasita
urten
gorantz urten
Urten
urten
topadu arrazoi bat
errautsetatik hegaz urten.
Kotxeak eta zarata, egun berri bat
autobus geltokian.
jada ez nabil bilatzen,
jada ez dot inor itxaroten,
ni neu naz behar nebana.
Sustrai lokatzuetatik
ur gainean zabaltzen naz.
Mina tolestu eta loto zuri bat bezala…
Urten
urten
zerotik hasita
urten
Gorantz urten
Urten
urten
topadu arrazoi bat
errautsetatik hegaz urten