13 uztaila 2015

Zer entzuten da Spotify-n euskal hirietan?

Munduko Hirien Musika Mapa aurkeztu du Spotify aplikazioak, hiriburu nagusietan entzuten diren abestiak erakusten dituen mapa interaktiboa. Spotify-k hirietan entzuten diren kanta bereizgarrien playlist-ak erakusten ditu, hau da, toki batzuetan ospetsuak direnak, eta gainontzekoekiko ezberdinak. Bi astetik behin berritzen da mapa, une bakoitzean modan dagoena jakiteko. Musika kontsumoaren neurgailu berritzailea sortu du Spotify-k, hau baita... Irakurri gehiago
07 uztaila 2015

Sorpresatxoa San Ferminetan

Etzi gauean, Iruñeako San Ferminetan, Strombers taldeak Herriko Tabernaren aldamenean eskainiko duen emanaldiaren barnean sorpresatxo bat egongo dela diote. Pasatu beharko gara zertan datzan ikustera. Irrikitan… Hitzordua: 2015/07/09, 23:59, Iruñea (NAF), Herriko Tabernaren aldamenean. #‎EuritanDantzan‬ ‪#‎EuritanBira‬ #FreeThemAll
26 ekaina 2015

Athletic Hiria 2015, making of

Igarotako maiatzaren 29an, Camp Nou-n Athletic Club eta Barcelona futbol taldeen artean lehiatuko zen Kopako finalaren bezperan, Barcelonako Athletic Hirian Gatibuk eskaini zuen kontzertuaren eta festa giroaren nondik norakoak laburbiltzen dituen bideo muntai bat dakarkigute Cromo Films-eko lankideek. Kopa finaleko partidaren azken emaitza 1-3 izan zen arren Barcelonaren alde, bezpera egunetik taldeak bertatik bertara bizi... Irakurri gehiago
19 ekaina 2015

Udako doako kontzertuen hasiera

Gatibuk gaur aditzera eman du, bere zalego guztiaren poztasunerako, udako doako kontzertuen hasierari emango diola aurki, datorren ekainaren 26an Mungiako San Pedro jaietan hain zuzen ere. Guztira zortzi kontzerturen zerrenda aurreratu du; Baionan eman beharrekoa badirudi oraindik kolokan dagoela baina gainontzeko guztiak baieztaturik daudela dio. Apuntatu guztiak zure agendan udan zehar taldea zuzenean ikusteko aukera... Irakurri gehiago
26 maiatza 2015

Gu ere .eus gara

.eus domeinua, Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatearen Interneteko lehen mailako domeinua da. Bere helburua euskara eta euskal kultura sustatu eta Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatea kohesionatzea da. .eus, hortaz, tresna bat da, euskara beste hizkuntzen mailan kokatzen duena, euskararen normalizazioan lagunduko duena eta euskararen herriari nazioarteko aitortza eskaintzen diona. Hortaz, eta zitatuarekin guztiz ados dagoelako,... Irakurri gehiago
25 maiatza 2015

Gatibu Barcelonako Athletic Hirian

Gatibuk ofizialki iragartzen du, datorren maiatzaren 29an, ostirala, 20:30an, Barcelonako Athletic Hirirako bertaratzea, hurrengo egunean Athletic Club eta Barcelona futbol taldeek jokatuko duten Kopako finala dela medio. Horrela, taldeak, orain dela hiru urteko arantza kentzen du Madrideko Partido Popular-ak hiri hartako Athletic Hiriak zabaltzeko beharrezko zituen baimen guztien ematea ukatu zuelako eta Kopako finalaren bezperarako... Irakurri gehiago
08 maiatza 2015

Konfirmatutako udako kontzertuak

Momentuz konfirmatutako udako kontzertuen behin-behineko zerrenda eskaintzen dizugu hemen: 06/26: Mungia (BIZ) 06/27: Lasarte-Oria (GIP) 08/08: Ezpeleta (LAP) 08/11: Gernika-Lumo (Lurgorri) (BIZ) 09/10: Hondarribia (Benta) (GIP) Webguneko Kontzertuak atalera sar zaitezke konfirmatutako kontzertuen zerrenda osoa ikusteko. Bertan kontzertu bakoitzaren xehetasunak ikus ditzakezu eta baita gustukoen duzun kontzerturako sarrerak online erosteko aukera ere izan. Gainera sare... Irakurri gehiago
01 maiatza 2015

“Zumarragako trena” bideokliparen aurkezpena

“Zumarragako trena” single berriaren bideoklipa atzo estreinatu zen Gaztearen eskutik eta jada esklusiban ikus dezakezue gure Youtube-ko kanal ofizialean. Ekoizpena: TAOM. Zuzendaria: Karlos Trijueque. Antzezleak: Karla Alaiza, Izaro Pérez Barruetabeña, Peio Martin Estévez, Adrian Intxausti, Bihotza Uberuaga, Xandra García, Paz Pérez Ruiz.
15 apirila 2015

Naiz Kontzertuaken kontzertu-elkarrizketa txikia

Gaur 22:00tik aurrera Naizen webgunean ikusgai izango duzue TAOM-eko Karlos Trijuequek eta Jagoba Ormaetxeak Garako prentsa digitalekoa den Naiz Kontzertuaki grabaturiko Gatiburen kontzertu-elkarrizketa txikia. Berriki estreinaturiko Euritan Dantzan diskoaren gain errepaso txiki bat Urdulizko (BIZ) Tío Pete estudioan grabaturiko saiotxo baten modura eta Ruben Pascualek taldekide diren Alex Sarduiri (ahotsa) eta Haimar Arejitari (gitarrak) egindako... Irakurri gehiago
08 apirila 2015

Musika Independenteko Sarietara izendatua

Gatibu zorionez aurkitzen da MIN Musika Independenteko Sarietako 6. edizioan Euskarazko Disko Onenaren Etxepare Sarira izendapena iragarri dezakeelako Euritan Dantzan lanagatik. Sari hau irabazteko Berri Txarrak, Joseba Irazoki, Kepa Junkera eta Ruper Ordorikaren mailako beste lau euskal musikarirekin lehiatuko da. Nahi baldin baduzue hurrengo estekan bozkatu dezakezue Gatiburen izendapena: www.premiosdelamusicaindependiente.com Datorren apirilak 26rarte duzue denbora... Irakurri gehiago